2010-04-12

Sondikako ikastetxeko inauteriak.

Orain Sondikako Gorondagane ikastetxean ospatzen diren inauteriei buruz idatziko dut. Ume guztiak irakasleekin batera, gelaka, mozorrotzen dira. Praktiketan egon nintzenean lehenengo mailakoekin itsasoz mozorrotu ginen. Jantzia klasean bertan egiten genuen plastikako orduetan. Eta azkenean eguna heldu zen. Guztiok patiora irten ginen eta jolasean ibili ginen. Ondoren, ikastetxe ondoan dagoen frontoira joan eta han joko desberdinak zeuden prestatuta. Umeak joko batetik bestera ibiltzen ziren guztietan egon arte. Musikako klaseetan dantza batzuk ikasi genituen eta han, gurasoen aurrean dantza egin genuen. Gero seigarren mailakoek, agurra emateko institutura doazelako dantza berezi bat aurkeztu zuten.
Gelara itzultzean merendola egin genuen eta eguna amaitu zen. Oso ondo pasatu genuen eta umeak bereziki asko disfrutatu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario