2010-04-30

Behin betiko:



Abesti hau umeek kantatzen dute eta urte batean Ibilaldia jaiaren abestia izan zen. Betiko ikastetxeko umeak kanta hau grabatu zuten eta diskak ere atera ziren salgai. Espero dut zuen gustukoa izatea.

Jaiak eskoletan:

Power point hau slideshare web orrialdean aurki dezakezue. Nik egindako power ponit-a da. Honetan, eskoletan ospatzen diren jaia desberdinei buruz aritzen da. Gabonak, Inauteriak, Santa Ageda... Egun berezi horietan egiten diren jai desberdinetaz hitz egiten du gure kultura piska bat gehiago ezagutu dezakezuen.

2010-04-28

Umeen danborrada:



Umeek ere badukate bere lekua danborrada txikian. Hainbat lekutan egiten da baina Beasainen ere, bideo honetan ikus dezakezuen bezala. Ume askok nahi dute danborradan parte harte, oso giro ona baitago egun osoan eta oso ondo pasazten dute eguna guztiok batera.
Hurrengo baten anima zaitezte eta joan zaitezte danborrada polit honetan parte hartzera.

2010-04-20

Ipuinak:



Ipuin hauek Calameo web orrialdetik hartu ditut. Oso interesgarria iruditzen zait ipuinak ez direlako bakarrik umeek ikasteko tresna, umeek dibertitzeko erabiltzen dute. Gela bateko ikasle guztiei gai berdina ematen badiegu beraiek istorio bat idazteko harrituta geldituko ginateke asmatzen ditutzen istorio desberdin guztiak irakurtzean. Jolas bat moduan har dezakete. Hainbat lekutan, gainera, Erandion esaterako, ikastola guztien artean adinaka ipuin politena aukeratzen da eta irabazleei sariak ematen dizkiete. Hau ikasleen gogoa pizteko modu egokia da.  

San Inazio eskolako umeak jolasean:

Power point honetan eskoletako jaiak eta herrietako jaiak nola ospatzen diren ikus daiteke. Slideshare web orrialdean aurkitu dezakezue. Oso polita eta interesgarria da. Umeak agertzen dira San Inazioko eskolan, txotxongiloak ikusten, jolasean... Honez gain, Euskal Herrian tradizionalak diren instrumentuak ere agertzen dira eta bertsolaritza ere, oso ezaguna etapolita dena. Haur hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako umeentzako jolas eta joku desberdinak ikus daitezke, oso aproposak gure inguruko umeentzat. Guztiok elkarrekin oso ondo pasatzeko!

2010-04-14

Mari Domingi eskolaz eskola dabil:



Honako bideo honetan ikus daiteke Olentzero ez ezik Mari Domingi ere eskolaz eskola dabilela. Eskola guztietan ospatzen da Olentzero eguna eta umeentzako zoragarria da. Egun horretan opariak jasotzen dituzte eta eskolan jaia ospatzen da. Dantzak egiten dituzte, kantak, jolasak... Guztiok ondo pasatzeko egun aproposa da Olentzero eguna!

2010-04-12

Sondikako ikastetxeko inauteriak.

Orain Sondikako Gorondagane ikastetxean ospatzen diren inauteriei buruz idatziko dut. Ume guztiak irakasleekin batera, gelaka, mozorrotzen dira. Praktiketan egon nintzenean lehenengo mailakoekin itsasoz mozorrotu ginen. Jantzia klasean bertan egiten genuen plastikako orduetan. Eta azkenean eguna heldu zen. Guztiok patiora irten ginen eta jolasean ibili ginen. Ondoren, ikastetxe ondoan dagoen frontoira joan eta han joko desberdinak zeuden prestatuta. Umeak joko batetik bestera ibiltzen ziren guztietan egon arte. Musikako klaseetan dantza batzuk ikasi genituen eta han, gurasoen aurrean dantza egin genuen. Gero seigarren mailakoek, agurra emateko institutura doazelako dantza berezi bat aurkeztu zuten.
Gelara itzultzean merendola egin genuen eta eguna amaitu zen. Oso ondo pasatu genuen eta umeak bereziki asko disfrutatu zuten.