2010-05-27

Abestia:


Abesti hau goear-en arki dezakezue. Nik igotakoa da. Oso abesti polita da eta espero dut zuen gustukoa izatea.

2010-05-26

Youtube-ko tutoriala:



Hona hemen Izaskunek eta biok egindako tutoriala. Honetan azaltzen dena da musika nola satrzen den power point batean hiperesteka moduan. Bideo hau youtube-n ere aurki dezakezue.

Jaietako taula:

Lekua Noiz Zer
Erandio Goikoan Larunbatean Umeentzako jarduerak
Astrabuduan Ostiralean Txotxongiloak
Altzagan Larunbatean Antzerkia

2010-05-13

Jolasak irakasten:



Argi dago ume nagusiagoak jolas gehiago jakingo dituztela. Bideo honetan ikus dezakegu zelan lehen hezkuntzako ikasleek haur hezkuntzako ikasleei jolas desberdinak erakusten dizkieten. Hala nola, korroan jolasten, jesarrita abesten edo saltoka ibiltzen. Oso onuragarria da haur txikientzat jolas berriak ikastea, gainera ume handiagoekin egotea asko gustatzen zaie txikitxuei.

Hezkuntza 2.0:



Youtube-tik hartutako bideo honetan hezkuntzari buruz hitz egiten da. Orain arte hezkuntza arloan ikaslea automataren irudia izan du, baina orain hezkuntza sistema aldatu egin da eta teknoligia berriek aukera zabalagoak eskaintzen dituzte.

Eskola txikiak:



Abesti honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskola txikiei buruz aritzen dira. Adierazi nahi dute eskola txikiak askotan hobeak direla eta eskola handiak bezain ondo egon ahal direla haurrak eskola mota hauetan. Hobea diot, harremanak guraso, ikasle eta irakasleen artean estuagoa delako eta azkenean hori hezkuntzan eragin positiboa dauka.

2010-05-10

Euskararen eguna:



Eskola askotan euskararen eguna egiten da euskara bultzatzeko eta gal ez dadin. Eskola honetako umeak, esaterako, hainbat jarduera prestatu dituzte eta horien artean euskarazko kantak, bertsoak...jarriko dituzte eskolako paretetan beste ume guztiak ikus dezaten.

Betizu jaia:



Betizu taldea umeentzat zoragarria da. Jaialdi askotan egoten dira umeak entretenitzen eta haurrekin jolasteko eta ondo pasatzeko prest. Hainbat jolas eta jarduera desberdin egiten dituzte umeak parte har dezaten. Eta zer esanik ez, haurrak oso ondo pasatzen dute Betizu taldearekin!

Euskal dantzak:



Maiatzaren 2an Bionan Euskal Herriko dantzari eguna ospatu zen. Han Euskal Herriko herrialde guztietako dantza taldeak bildu ziren egun osoa jaia ospatzen igarotzeko. Herrialde bakoitzak bere dantza tradizionalen erakustaldia egin zuen goizean eta arratsaldean Patxi 1, 2 eta 3 taldeak erromeria girotu zuen. Datorren urtean Euskal Herriko dantzari eguna Erandion egitea proposatu dute, ea horrela den!